Patrick Dallennes suprefetak Hendaiako ikastolaren eraikuntzaren finantziazio publikoa legearen kontrakoa dela oroitarazi zuenetik, azken, Ipar Euskal Herriko ikastolak arriskuan ematen dituela adierazi du Seaskak. Suprefetaren erasoari erantzunez, Baionako Bernat Etxepare lizeoko bigarren mailako ikasleek rap bat osatu eta grabatu dute.
Dakizuen bezala, Seaskako hainbat guraso eta irakasle PSren Baionako egoitza okupatzen ari dira egunotan, Hendaiako ikastola eta Seaskako ikastola guztiak, oro har, arriskuan daudelako suprefetak, Falloux lege zahar eta zaharkituaren interpretazio zorrotza eginez, finantzaketa publikoa eragotzi nahi dielako.
Gaur, 12:30etan elkarretaratzera hasi du Seaskak, Baionan, PSren egoitzaren aitzinean.