Nafarroako Gobernuak TDTko autonomia erkidegoko beste bi lizentzia eta tokiko lau (hiru Iruñean eta bat Tafallan) esleitu ditu. Lehiaketara aurkeztutako bi operadorek, Abian Komunikazioa SL eta Xaloa-k, autonomia erkidegoko lizentzia nahiz tokikoa lortu dituzte Iruñerako. Iruñea mugapeko tokiko kanaletan Hamaika Telebista Hedatzeko Taldeak ere lortu du, eta Tafallan, berriz, Zona Media Televisión delakoak.
Iturria: navarra.es
via @guaixe: Nafarroako Gobernuak TDTko autonomia erkidegoko beste 2 lizentzia eta tokiko 4 (3 Iruñean-1 Tafallan) esleitu ditu http://t.co/B3ttk5mV8h