
Uztailaren 7tik 12ra,Euskalerria Irratiak Sanferm!ntza izeneko saio berezia eginen du Iruñeko bihotzetik, Redingo harresietatik, Zaldi Zuriko Ostatuko terrazatik zuzen zuzenean, 12:00etatik 14:00etara. Lehen hiru saioko irudiak Berria.info-k zuzenean eskainiko ditu, streaming bidez. Eta irudiok webgune honetan bertan ikusi ahal izanen dira, hemen. Saioaren helburua, ikus-entzuleak festan murgilaraztea, festetako protagonisten, kaleko jendearen eskutik.
Iturria: euskalerriairratia.com
via @argipe1: Sanferm!ntza: Sanferminak, zuzen-zuzenean http://t.co/CkKc81DxhL