Gaztelania da nagusi Eusko Legebiltzarrean. BERRIAk ekaineko osoko bilkuretako azterketa egin du, eta ateratako ondorioa da hitzaldien %77 gaztelaniaz egin zutela parlamentariek. Gainera, euskararen erabileraren portzentaje orokorra EH Bilduko ordezkariek handitzen dute. Izan ere, euskaraz erdaraz baino gehiago egiten duen talde bakarra baita. PPk, PSE-EEk eta UPDk ia inoiz ez dute euskaraz egiten, eta EAJk, gutxi. Azterketa egiteko ekaineko osoko bilkuren idatzizko transkripzioa aztertu du kazeta honek. Hona hemen, saioz saioko azterketa eginda ateratako ondorioa.
Iturria: paperekoa.berria.info
via @Dabilenharria: 2. Batzuk herren besteek baino gehiago, gauza jakina da http://t.co/L3aHoMVbDB Eta beste batzuk hankamotzak direlako,konpetentzia falta dute