Quantcast
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9052

Inguma: beka deialdia datubasearen 25. urteurrenean

UEUren Inguma euskal komunitate zientifiko-intelektualaren datu-baseak 25 urte bete ditu, eta urteurrenarekin bat, beka deialdia iragarri da: 'Ingumak 25 urte'. Deialdiaren helburua da azken 25 urteotan datu-baseak euskal komunitate zientifikoari eta euskarazko ekoizpenari egindako ekarpena aztertzea, eta etorkizunerako estrategiak identifikatzea.

Image may be NSFW.
Clik here to view.

Bekaren onuradunentzat 5.000 euroko diru-poltsa bat aurreikusten da, eta erketa-lanaren iraupena gehienez 6 hilabetekoa izango da.

Bekan honako ikerketa-arlo hauek landu ahal izango dira:

  • Soziolinguistika: Euskarazko goi-mailako ekoizpenaren bilakaera, erabilera eta
    ikusgarritasuna.
  • Bibliometria: Inguman katalogatutako ekoizpenen kopuruaren, arloaren eta eraginaren
    azterketa.
  • Euskararen sustapena: Zientzia eta ezagutzaren arloetan euskararen normalizazioan datu-
    basearen ekarpena.
  • Zientzia-zabalkundea: Euskarazko ekoizpen akademikoaren transmisioa eta gizarteratzea.

Informazio gehiago, hemen.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 9052

Trending Articles