Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9071

Kalte kolateralak: Mexikoko Golkoak euskaraz agertzeari utzi dio Google Maps-en

$
0
0

Donald Trump-ek Ipar Amerikako toponimia aldatzea erabaki ondoren, Google Maps-en Mexikoko Golkoa Gulf of America izenarekin agertzen da AEBetan erabiltzen baduzu, Golfo de Méxicoizenarekin Mexikon bazaude, eta izen bikoitzarekin munduko beste estatuetatik. Gazteleraz, beraz: Golfo de México (Golfo de América). Baina euskaraz, hara!, inguruak euskaraz agertu arren (Kuba, Karibe itsasoa), ingelesezko forman dago gaur gaurkoz: Gulf of Mexico (Gulf of America).

Hor goian euskarazko bista. Horra iristeko, konfiguratu euskaraz zure Google zerbitzuak edo abiatu Google.eus helbidetik).

Kontrapuntu bezala, hona gaztelerazko Google Maps bista:

URL hauetan ere ikus daiteke euskaraz edo gaztelaniaz. Parametro bat dago URL-ean (hl=eu) non hizkuntza kodea aldatuz ikuskapen hizkuntza aukeratu daitekeen. Katalanez bikoitza ageri da, baina itzulita jada katalanera.

Wikipedian, ingelesez, Mexiko Golkoa da oraindik.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 9071

Trending Articles