Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9027

Uretan bularra emateko trabak

$
0
0

Ekainaren 25a. Chelo Corvi Erandioko kiroldegiko igerilekuan (Bizkaia) zegoen. Bost urteko alaba txikien igerilekuan bainua hartzen ari zen bitartean, Corvi bularra ematen ari zen sei hilabeteko semeari. Hankak baino ez zituen sartuta uretan. Soroslea bertaratu, eta handik joan behar zuela esan zion. Haurrari bularra eman nahi bazion aldagelak zeuden lekura joan behar zuela azaldu zion. «Zur eta lur geratu nintzen. Oso egoera bidegabea izan zen. Behin baino gehiagotan egonda nintzen han, eta ez zidaten halakorik sekula esan», azaldu du Corvik. Erandioko kiroldegian pasatutakoa ez da uda honetan gertatutako halako kasu bakarra, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Esnearen Ligak jakinarazitakoaren arabera. «Horiek jakinik, emakumeek seme-alabei leku publikoetan bularra emateko duten eskubidea defendatu nahi dugu», aldarrikatu du Lide Azkuek, elkarteko kideak.

Iturria: paperekoa.berria.info

via @berria: Uretan bularra emateko trabak http://t.co/nH58Po2yRf


Viewing all articles
Browse latest Browse all 9027

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik