Siriako gerrak ez du atzerakorik. Gure "gerrarik ez" guztiek gutxi balio dute. Txartel guztiak salduta daude eta etekinak ongi kalkulatuta. Gerrarena arte zahar bat da, esan ohi zenez; gaur egun, negozio orobat zaharra. Arteagoa zen garaian, antzoki (edo antzerki?) hitza erabiltzen zen gerraren espazioa zedarritzeko: teatro de operaciones, théâtre de guerre.
Iturria: paperekoa.berria.info
via @idurreski: Eta @angelerro izango dut alboan http://t.co/hsmyBSgo3f Ongi etorri