Android telefono mugikorra badaukazu, eta deskuidoan (edo nahita) Googleri zure kokapena analizatu eta gordetzeko baimena ematen badiozu, sorpresa ederra hartuko duzu URL honetan klikatuta.
Image may be NSFW.Clik here to view.

Sustatu egiten dugunon CodeSyntax bulegoan, batzuek aktibatuta genuen, eta beste batzuek ez. Hona lankide batek zelako txostena zeukan Googlen.
Image may be NSFW.
Clik here to view.
Argazkiak.org | Google Location History© cc-by-sa: sustatu
Zenbat ordu lanean. Zenbat etxean. Orduz orduko mugimendu zehatzak.
Egun jakin bakoitza, ordu eta kokapen detaile handienarekin, helbide postalak barne, nahiz eta azken hauetan mapan ondo egon arren, helbidea oker idatzita egon daitekeela ikusi dugun. Oporrak non izan diren. Hegaldiak ere zenbatuta. Agian altuera adierazten duen grafiko bat (goizaldeko orduen marra urdin garaiagoak hori adierazten duela uste dugu).
Image may be NSFW.
Clik here to view.
Argazkiak.org | Google Location History Eibarren© cc-by-sa: sustatu
Badirudi Android 4.1etik aurrera aktibatzen dela, eta mugikorraren Google Settings applikazioaren bitartez gaitu/desgaitu. Ubicación/Location/Kokapena aukeretan begiratu, eta ez baduzu halako daturik eman nahi, desgaitu. Web interfazean ere adierazten du desgaitu daitekeela kokapenen historiala, hemen. Badaezpada bi tokietan desgaitu aukera hau.
Begiratu hemen, https://maps.google.com/locationhistory/b/0/ eta adi!
Google Maps oro har euskaratua dagoen arren, aukera hau ez dago euskaraz (bai ordea katalanez).
Clik here to view.
