
Oier Aranzabal musikariaren izen artistikoa da Lou Topet. Baina Lou Topet gehiago da: Aranzabalekin batera (ahotsa eta gitarra akustikoa), Oihan Larrañagak (baxua), Unai Martinezek (gitarra elektrikoa) eta Ander Zulaikak (bateria) osatzen dute taldea. Urrian bere lehen diskoa aterako dute, Esnatu Dira izenekoa. Kutxa Kultur Festibalak larunbatean programatu dituen kontzertuen artean, Lou Topet ere Igeldoko jolas parkean arituko da bere soinu folkie-ekin. Bideo bat grabatu zuten orain dela hilabete batzuk Debolex ekoizle etxearekin eta Kutxa Kultur-en aurkeztu eta Igeldon jotzeko hautatuak izan ziren.
Iturria: anewkindofmusic.wordpress.com
via @Anewkindofmusic: @LouTopet taldea elkarrizketatu du @Harrifernandezhttp://t.co/zd5n9qn6wS