
Azken aldian, Katalunian egiten ari diren independentziarako bidea, ulertzekoa den moduan, eragina izaten ari da gurean. Batzuk, han egiten den guztia goitik behera kopiatzearen aldekoak dira, beste batzuk aldiz, Kataluniakoa eredu bat dela baieztatu arren, norberak bere independentziarako bidea asmatu behar duela diote. Azkenik, badaude, bide ezberdina egin behar izate hori aitzakia moduan erabiltzen dutenak independentziaren kontrako norantzan doan bidea hartzeko. Azken hauetaz ez naiz arituko, oraindik orain ez baitaude euskal bide bat eraikitzearen alde.
Iturria: basque.criticalstew.org
via @enekogara: @unaiapaolaza : "#independentzia Euskal Herrian bizi den oro hobeto bizitzeko posibilitatea da." http://t.co/f8v0DqHkYW