Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9017

Harkaitz Canok webgunea du: harkaitzcano.com

$
0
0

Ni ere probatzen @Sustatu -k abian ipinitako sistema berria: artikulua baino motzagoa eta tuita baino luzeagoa. Ideia ona! Eta estreinatzeko, berri on bat: Harkaitz Canok, antza denez, Interneten gunea zabaldu du: harkaitzcano.com.

Oraintxe lan bat prestatzen ari nintzela, Harkaitz Canoren webgune berriarekin egin dut topo. Nik, behintzat, ez nuen ezagutzen. Ongi etorri eta osasunarekin urratu!

Bide batez, hementxe uzten dut iaz, euskaljakintza 8ko ikasle talde batek Harkaitzi egindako oparia, nahiz eta oraindik ez diogun berari ezer esan: Harkaitz Cano sarean. Ikasleek, literatura proiektu baten lehenengo urrats bezala, Canori buruz topatutako guztia gune batean bildu zuten, hau da, 'content curator' lanak egin zituzten. Jarraian autoreari buruzko aurkezpena, book-trailerra, hitzapasa eta beste hainbat kontu prestatu zituzten, baina horiek guztiak beste baterako utziko ditugu. Esandakoa: ongi etorri Interneteko plazara, Harkaitz!


Viewing all articles
Browse latest Browse all 9017

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik