Esan didate Diario de Navarra-n atera dutela sevillar baten testu deigarri bat, Ana Cabanillasena, bere laburrean jende ugari harritu eta haserretu duena, non esaten omen baitu gure berbeta edo lengoaia hau letra porrusalda beldurgarria dela. Gurean hondar letra (ehun fin eta garesti baten homonimoa ere badena) eta hamargarren letraren hurrengoa (bitan esaten bada, Cabanillasen testuaren gainean dudan aburua laburbildua ematen duena) gehiegitan ageri omen dira.
Iturria: paperekoa.berria.info
via @jozulin: Belarriekin eta ipurmasailekin txalo degigun!! @angelerro k letra zehatz bi erabili barik osatu du gaurko zutabea. http://t.co/bXZJlxkxHU