Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9017

Mayday: Amazonen laguntza tekniko berria

$
0
0

Mayday zerbitzuaren bitartez, Amazonek pauso bat harago eraman nahi du laguntza teknikoa Kindle Fire HDX tableta aurkeztu berrietan. Botoi bat sakatuta beheranzko menu batean, erabiltzaileak bideo txat saio bat piztuko du Amazoneko laguntzaile batekin, eta honek aukera izango du erabiltzailearen tableta kontrolatzeko. Zerbitzu berria ez da agertuko Kindle Fire HD tableta apalagoetan.

Mayday zerbitzuan Amazoneko laguntzaileak erabiltzailearen pantailako ikonoetan eragin lezake, eta haren edozein galderari erantzuteko prest egongo da, tabletarekin lotutakoak beti ere. Are gehiago: kasuan kasuko, iradoki litzake aplikazio edo liburu interesgarriak.

Zerbitzu hau ondo irteten bada, eta Amazon ahaleginduko da horrela izan dadin, seguruenik eraldatu egingo du enpresa askoren laguntza teknikoa, berau bat-batekoa bihurtuta, Amazonen asmoetan erabiltzaileak ez baitu itxarongo 15 segundo baino gehiago laguntzailea pantailan agertu baino lehen.

Orain arte “mayday”hitza larrialdietarako kode bat izan da nazioarteko irrati komunikazioetan, laguntza eskatzeko. Berez, hitza frantsesetik dator, m'aider (lagun iezadazue), baina amerikarrek egin dute ezagun mundu osoan, abiazioa eta zinemari esker.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 9017

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik