Bihar asteazkena, apirilak 30, mahainguru bat izango da Leioako EHUren kanpusean. Euskararen Erronkak unibertso digitalean: Adimen Artifiziala, 11.45etan, Zientza eta Teknologia fakultateko paraninfoan. Bertan izango dira hizlari, Orai/Elhuyar, Hitz Zentroko, Euskorpora proiektuko eta Euskaltzaindiaren Euskararen Gogoetaguneko ordezkariak.
Image may be NSFW.Clik here to view.

Gaurkotasun eta garrantzi handiko mahai-inguru erakargarria ospatuko da, Bizkaiko EHU kanpuseko Ikasle, Euskara eta Kulturarako Zuzendaritzak antolatua.
- Mahai-inguruko parte hartzaileak: Jon Sarasua. Euskararen Gogoetagunearen koordinatzailea (Euskaltzaindia).
- Xabier Arregi. EHUko HITZ zentroaren ordezkaria.
- Leire Barañano. Euskorpora proiektuaren zuzendaria.
- Aitzol Astigarraga. Elhuyarren ordezkaria eta “Orai NLP” zentroaren koordinatzailea.
- Moderatzailea: Urtza Garai, UPV/EHUko “Gradu eta Eraldaketa Digitalerako “errektoreordea.
Hurbildu nahi baduzu, izena eman dezakezu hemen.