
Iturria: ukdataexplorer.com
via @KikeAmonarriz: Hitzak ingelesetik 35 hizkuntzetara (#euskara barne) itzultzen dituen Europako mapa interaktiboa http://t.co/XwRqaJ2tDz@langology bidez
Iturria: ukdataexplorer.com
via @KikeAmonarriz: Hitzak ingelesetik 35 hizkuntzetara (#euskara barne) itzultzen dituen Europako mapa interaktiboa http://t.co/XwRqaJ2tDz@langology bidez
2013ko udazkenean, Donostiako Victoria Eugenia Antzokian burutu zen Quantum13/Naukas13 dibulgazio astea. Naukas13 saioetan, egunero eskeini zizkiguten hamar minutuko seina dibulgazio txarla interesgarriak. Hauetako bat euskaraz eskeini zigun UPV/EHUko Fisiologiako Katedraduna den Juan Ignacio Perez Iglesiasek. "Zazpi Deabru Txiki" izenburua zuen solasaldian, Christian Bohr fisiologoaren istorioa kontatu zuen, Zientziaren Historiaren istorio hunkigarri bezain eredugarria. Egun hartan kontatu ziguna, irakurgai dugu testu interesgarri honetan. http://ttiki.com/59575
Lehenengo galderak Hezitzaile gehienoi egokitu zaigu ume txikiak komunera laguntzea eta behin eta berriro ikusi dugu neskek eserita egiten ikasi dutela eta mutilek, berriz, zutik. Mutilek, distantzia laburretik eta punteria onez isuri arren, mila mikrotanta txiki bidaltzen dituzte ontziaren puntu guztietara, baita bonbaren ura heltzen ez den lekuetara ere.
Iturria: abarquin.wordpress.com
via @mkarmelep: Amelia Barquinen azkena: “Baina mutilek pixa eserita egin dezakete?” Maskulinitatea, hezkuntza eta komunen erabilera http://t.co/0xFfCt8Mlt
Hiztegitxoak.eu webguneak euskaratik beste hainbat hizkuntzetarako norabidean eta alderantziz, hainbat oinarrizko hiztegitxo lortzek aukera eskaintzen du: PDF formatuan dago bakoitza, adibidez islandierazkoa eta woloferazkoa. 35 hizkuntza guztira. Euskarara hurbiltzeko, beste hizkuntzetara hurbiltzeko, harremanetarako, elkar ezagutzarako, elkarren aitortzarako, probestu hiztegitxoak.eu!
Iturria: hiztegitxoak.eu
via @topagunea: Martxan da http://t.co/9QL3br119e webgunea. Euskaratik beste 35 hizkuntzatara bidaiatzeko gunea, gurea zubi hizkuntza bihurtuz.
Azken hiru urteotan ETBko oposaketetan buru-belarri ibili naiz. Kritikatzeko mila kontu egongo dira, baina badago oso ondo egin den eremu bat ere: kazetari izatea bai, baina euskarari buruz ez zaigu inolako agiririk eskatu. Ez PL2, ez EGA ez ezer. Eta geroz eta konbentzituago nago, administrazioa eta beste hainbat esparru euskalduntzeko probetan egiten ari garen akatsetako bat hizkuntza-eskakizunetan dagoela.
Iturria: urruti.blogspot.com.es
via @urtziurruti: Lanpostu publikoetan euskara eskatzearen aurka, post berria. http://t.co/8MWyuTOOhr
Konparaziorako. Gamonal Burgosen: "Udalak proiekturako aurreikusitako 8 milioi euroak beste premia gordinago batzuetara bideratzeko eskaria izan bide dira hainbat arratsez luzatutako erreboltaren piztaileak. Herenegun udalak lanak bertan behera uzteraino." Eta Anoeta estadioa Donostian. "Urkullu entzun nuenean iragartzen Jaurlaritzak 10 milioi euro emango dituela Realaren futbol estadioa hobetzeko, gizarajoa pentsatu nuen nirekiko: murrizketa garai gorriotan Gamonalekin suspertutako herritarrek laster ekingo diote denon dirua horrela xahutzearen kontrako matxinadari."
Iturria: paperekoa.berria.info
via @desplazatua: Lehentasunak daude! Erabat ados @idurreski-rekin. Zergatik 10 milioi Errealari? "Futbola" http://t.co/V0D4HdgkZ1@berria
Iturria: vimeo.com
via @xme64: ze bideo ederrak egiten dituen Pello Salaberriak: hau, OrekaTX ta Kalakan-en Herritmoa ikuskizunaz http://t.co/eoAv8Qwfu9
Urtarrilaren 16 eta 17an izan dira Donostian‘Lurraldea & Hizkuntza’ I. jardunaldiak, Gipuzkoako Aldundiak, UEMAk, Kontseiluak eta UEUk antolatuta, Euskal Herriko Unibertsitatearen babesarekin. Ia 200 lagun juntatu gara, hainbat esparrutakoak: euskara teknikariak, arkitektoak, unibertsitate-ikasleak, arduradun politikoak… Jende gazte asko eta interes handia hizlarien ekarpenak entzuteko. (Karkaran agertua, egilearen baimenarekin hona ekarria).
Jardunaldien helburu nagusia honako hau izan da (hitzak nireak dira): gogoeta sustatzea hirigintzaren eta lurralde-antolaketaren alorretan aplika daitezkeen hizkuntza irizpide eta neurriei buruz.
Dabid Anaut euskara teknikariak bere interbentzioan esan zuen bezala, gaiak begi-bistako garrantzia du euskararen arnasguneen etorkizunerako; baina alde batera utzita egon da ia erabat, hainbat arrazoirengatik:
Zergatik orain?
Mikel Zalbidek esana zuen, orain dela urte batzuk, euskararentzat oso inportanteak diren erabaki asko eta asko udaletako hirigintza departamentuetan hartzen direla eta ez Euskara batzordeetan.
Datuekin, ordea, Xabier Bengoetxeak frogatu zuen hori, BAT aldizkariaren 85. zenbakian (2012ko azken alea) publikatutako artikuluaren bitartez:
Arnasguneak. Ezaugarriak. Zenbait arnasguneren egoeraren behaketa (PDF)
Tolosaldeko herri euskaldunetako azken urteotako eboluzio linguistikoa aztertu zuen Xabier Bengoetxeak artikulu horretan eta ikusi zuen denetan, biztanleria handitu ahala, euskaldunen dentsitatea jaitsi egin zela. Lan horretatik ondorioztatzen da —aztergai diren herri horietan, behintzat— hirigintzaren alorrean hartutako erabakiak euskararen kalterako gertatu direla. Hortik abiatuta, jakina, berez-berez dator bigarren ondorioa: hirigintzaren alorrari orain arte baino garrantzi handiagoa eman beharko zaio aurrerantzean eta neurriak hartu beharko dira, garapen urbanistikoek euskararen arnasguneak desegin edo ahuldu ez ditzaten.
Hartu beharreko neurri horiek zein izan litezkeen ez da zehaztu jardunaldietan. Dabid Anautek zalantzazko jo zuen herritarren eta politikarien artean ba ote dagoen nahiko kemen gaur egun, gaiari heltzeko; baina, aldi berean, adierazi zuen behar-beharrezkoa izango dela etorkizunean erronka horri erantzutea eta ausardia eskatu zuen.
Gaia hor dago eta ez da erraza. Natxo Cubero legelari eta EHUko irakasleak garbi adierazi zuen juridikoki zaila dela; baina, nolanahi ere, badaudela esploratzeko bidezidorrak.
Bide luze baten hasiera izan dira jardunaldi hauek eta uste osoa dut kontu honek zeresana emango duela etorkizunean.
Eta Orion?
Orion ere, Tolosaldeko herrietan bezala, euskaldunen portzentajea jaitsi egin da azken hamar urteotan. 2001eko eta 2011ko datuak konparatzen baditugu, ikusiko dugu euskaldunen portzentajea 3,5 puntu jaitsi dela, eta erdaldunena, berriz, 2,7 puntu igo dela:
2001
Euskaldunak……………. %80
Ia euskaldunak…………. %12,5
Erdaldunak……………… %7,5
2011
Euskaldunak……………. %76,5
Ia euskaldunak…………. %13,3
Erdaldunak……………… %10,2
Galera hori kanpotik herrira bizitzera etorritako jendearen kopuruari zor zaio, guztiz. Azken hamar urteotan etxebizitza berri ugari egin da Orion eta horietako asko ez dituzte oriotarrek erosi.
Datu horien argitan ulertu behar da, baita ere, euskararen kaleko erabileran azken urteetan —bereziki, helduen artean— izan den jaitsiera.
Gurean ere badugu, hortaz, hirigintzaren eta hizkuntzaren gaiaz gogoeta egiteko premia, jardunaldian landutakoaren ildotik. Kosta egingo da, hasieran kosta zen bezalaxe ingurumen gaiak jardun urbanistikoan txertatzea (Motondoko txoriei buruzko zenbat txantxa ez ote genituen entzun, han industrialdea jarri nahi izan zutenean).
AURRENDARI IZATEKO AUKERA
Orioko Udalak aukera dauka gai honetan aurrendari izateko, oraintxe hastera doa-eta hirigintza-plan berria lantzen. Zergatik ez egin ahalegina, Aldundiarekin elkar lanean, hizkuntzaren babeserako irizpideak ere txertatzeko bertan?
Jatorrizkoa: Jabier Zabaleta, Karkara.com (egilearen baimenarekin hona ekarria)
The New York Times egunkaria izugarri ari da indartzen sarean. Besteak beste, telebista kanal bat dauka Youtuben, eta bertan oso lan interesgarriak eskaintzen ditu: minutu bateko albistariak, bost minutu eta erdiko erreportajeak, retro erreportajeak aspaldi albiste izan ziren gaien inguruan… Hemen hiru adibide utziko dizkizuegu, zein baino zein interesgarriagoa, bai gaiengatik zein berauen tratamenduagatik.
Hona hemen hiru adibideak:
Irmo mintzo da, nahiz eta garai erosoenean ez den bizi Euskaltzaindiko buru gisa. Gogoeta garaia hasi dute euskaltzainek, eta hortik zer aterako den ikusi arte, Abenduaren 20an Baionan aho batez adostu zuten adierazpenari lotu zaio Andres Urrutia (Bilbo, 1954). Horren gainetik, Euskaltzaindiak martxan segitzen duela nabarmendu du, lanean ari dela.
Iturria: paperekoa.berria.info
via @euskaljakintza: Erabat ados: @berria: "Sarri askotan, ez dugu kontuan hartzen gure lana gizarteratu beharra dagoela" #euskaltzaindiahttp://t.co/i1XXKPuzbK"
Iturria: twitter.com
via @asarasua: Hauxe da UPyD-k proposatzen duen Gipuzkoako mapa. Aldundirik gabe eta 89 herriak 18 bihurtuta :-O https://t.co/fqKIiBPn5V
Donostiako Casares Irratiak ikastaro hau eskaintzen dizu, irratsaio bat egiten ikas dezazun. Ikastaro honetan ikasleek irratiaren arlo ezberdinak barrutik ikusi eta ikasteko aukera izango dute: lokuzio-teknikak, gidoiak, alde teknikoa, eta abar. Esperientzia handiko bi profesionalek emango dute ikastaroa: gaur egun Onda Vascan lan egiten duten Jose Joaquin Forcada “Forki” eta Sergio Errasti.
Tornukoa zer den ba al dakizu? Garai batean, sasikoak zirelako-edo abandonatu nahi/behar ziren haurrak, komentu batean uzten zituen amak edo haren familiak; hango sarreran egurrezko kaxa bat egoten zen, alde batetik irekia eta jiratzen zena, komentukoen klausura zaindu ahal izateko; tornu horretan uzten ziren umeak ziren tornukoak. Gaurko Txinan antzeko sistema dagoela irakurri diot Zigor Aldamari, eta horrek gogorarazi dit hitza. Aldamaren artikulua: http://www.hoy.es/v/20140120/internacional/abandone-aqui-bebe-20140120.html
Ikastolen ondotik , Pierre-André Durand Pirineo-Atlantikoetako prefetak Biarnoko Calandreta eskola baten kontrako desmartxa abiatu du. Artixen klaseak emateko erabiltzen duen herriko etxeko eraikina uztea eskatu dio, Falloux legea egotzita. 2013 irailan, Biarnoan dagoen Artix herriko auzapezak prefetaren gutun bat eskuratu zuen, 2014ko uztailaren 4an Calandretak erabiltzen duen eraikinetik kanporatua izanen dela azalduz.
Iturria: kazeta.info
via @kazetainfo: Seaskaren ondotik eskola okzitaniarren kontra hasi da Durand prefeta http://t.co/WG628l0aAB
IXA Taldearen azterketa bat, iaz Elhuyar aldizkarian argitaratua azken txapelketako datuekin osatzera datorrena. Adibidez, IXA taldearen analizatzaile automatikoak ezagutzen dituen hitzen proportzioak azken urteetan gorantz egin duela nabarmen geratu da; euskara batuaren erabilera gero eta handiagoa dela ondoriozta daiteke horretatik.
Iturria: bertsozale.com
via @Bertsozale: 1986-2013 arteko Bertsolari Txapelketa Nagusien analisi estatistikoa egin du @IxaTaldea-khttp://t.co/2kAqRwIgs7#btn13#bertsolaritza
Beasainen larunbat honetan GURASO eta HEZITZAILEEN beharrei erantzunez, TTiKLiK! ELKARGUNEAren eskutik I. HITZALDI SORTA “GURE OSASUNA ERAIKITZEN” antolatu da. Etorri nahi duen orori, DOHAINIK, profesional hauek eskaintzeko dutena jasotzeko aukera eman nahi diegu. Galdu ezinezko aukera duzue honakoa.
Data: 2014ko urtarrilak 25 larunbata
Ordutegia: 10:00 - 20:00
Sarrera: DOHAINIK
PLAZA MUGATUAK ERRESERBA EZINBESTEKOA: http://www.ttiklik.com/elkargunea/ai1ec_event/hitzaldiak-conferencias/?instance_id
Non: Beasaingo Igartza Jauregian
Nori zuzendua: Guraso eta hezkuntza eta gizarte esparruko profesionalentzako. Psikologo, pedagogo, irakasle, terapeuta, hezitzaile, gizarte langile eta beste edozein interesatu.
TTiKLiK! TALDEA
www.ttiklik.com
PROGRAMA
10:00-10:30 Itxaro Mendizabal (TTiKLiK! ELKARGUNEA): Aurkezpena eta ongi-etorria
10:30-11:30 Garbiñe Etxaniz: Zaindu familiaren osasuna makrobiotikarekin
11:30-12:00 atsedena
12:00-13:45 Maialen Mujika: BRAIN GYM® (Garuneko gimnasia) y TMR (Erreflexu Primitiboak)
————————
16:00-17:45 Leticia Garcés (padresformados): Emozio hezkuntza eta haurra hezteko emozio-loturen indartzea
17:45-18:15 atsedena
18:15-20:00 Beatriz Ezeiza (psikolagun): ERREGULAZIOA: Nola kudeatu gure emozioak gure seme-alabekin?
"Nerabe euskaldun peto askok gero eta lehenago egiten omen du gaztelerara jauzi. Orain gutxi arte, hamasei-hamazazpi urterekin gertatzen zena behera eta behera egiten ari omen da adin-eskalan. Hamahiru urte ingururaino. Edo are beherago. Alkoholaren paralelismoa datorkit burura, prozesu bertsuaren bi ertzen tankera hartzen diet biei."
Iturria: paperekoa.berria.info
via @desplazatua: Gordinegia agian Anjel Lertxundiren gaztetxoak-euskara egindako "Diagnosia. Soluzioa bilatu beharko http://t.co/Ja4cO6JWRm@berria
Abenduan jakin nuen eskaera zebilela Donostian Udal Liburutegiari Txillardegi izena emateko. Poztu nintzen: Aldundiarena 'Koldo Mitxelena' dugu, eta beste izen ilustre bat hirian dugun liburutegi sare bikainean primeran zetorrela iruditu zitzaidan. Ez nuen susmatu (a ze inuzentea!) asmoak ez zuela aurrera egingo. Berandu, Dani Goñi irakaslearen gutun baten bidez jakin dut hori, eta hark bezala, kontra egin duten zinegotzien jarrerari penagarria deritzot. Tristea eta mingarria, oso. http://irutxulo.hitza.info/2014/01/16/dani-goni-miren-aitziber-eneko-zergatik/
Olatzagutiako Udalak Euskararen Legearekin talka egin du. Olatzagutiako Euskararen Ordenantzan, euskara bakarrik erabiltzeko irizpideak hauexek ziren: Testuaren grafia antzekoa denean euskaraz eta gaztelaniaz; mezuaren edukia argi eta garbi adierazten duen piktogramak osatzen duenean; eta ezagutzera eman beharreko jarduerak eta hartzailearen berezitasunek horretara behar dutenean. Baliorik gabe utzi ditu Nafarroako Administrazio Auzitegiak. ADMINISTRAZIOAN EUSKARAZ TALDEA. https://www.facebook.com/friends/requests/?fcref=rup#!/adm.euskeraz.taldea/posts/506678749449013