Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9063

MountainView aplikazioa, mendizaleentzat egina

$
0
0

Kaleratu berria da euskarazko bertsioa duen aplikazio gutxietako bat: MountainView du izena eta eskuragarri duzue jadanik Windows Phone Marketplace-n . Esteka honi  klik egitea besterik ez duzue edozein mendizaleri gustatuko zaion mobil aplikazioaz gozatzeko.

MountainView-ren bitartez askoz hobeto ezagutuko duzu zure ingurumena, mendien izenak eta altuerak hain zuzen. Nola? bada mobila mugitzen duzun heinean, pantailaren bidez, agerian diren mendiei informazioa duten etiketak itsasten zaizkie eta horrela aurrean duzun begibista esanguratsuagoa da.  Bere funtzionamendu oinarria "Augmented Reality" delako teknologian datza, nabigadore arrunten antzera. Gainera ezarpenetan euskara jarri dezakezu aplikazioaren hizkuntza gisa.

Viewing all articles
Browse latest Browse all 9063

Trending Articles