Ez dut atsegin Kongresuko talde txikiei ematen zaien arreta eskasa. Atsegin dut haietako batzuek irudimenari eraginez bere mezuak nola entzunarazten dituzten. Ez dut atsegin errepresentazio politikoa, fisikoki ere, nola banatuta dagoen, alderdi handiek dena ikusezin bilakatzeraino. Atsegin izan nuen Errekondok Kongresuan euskaraz aritzeko debekua salatzeko eszenifikatu zuen zigorra, isilik, burumakur, besoak zabalik, liburu potolo bana eskuan.
Iturria: paperekoa.berria.info
via @IbanZ: Angel Erro, "Lehen notak" http://t.co/VYKBRf0PEa Aristegiren bertsoa eta erantzukizun esklusiboko auzo lotsak