Quantcast
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9015

Euskararen Festa DOKAn datorren ostegunean, abenduak 5, Euskal Kultur Mintegiaren eskutik

Besteak beste, Antiguoko kaleetan zehar triki-poteoa, Nonnahi taldearen erromeria eta euskal karaokea izango dira festako osagaiak

Image may be NSFW.
Clik here to view.

Dakizuen bezala, datorren asteartean, hilak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko da, eta urtero bezala, Euskal Kultur Mintegiak egun horretarako propio antolatutako ekitaldi batekin ospatuko du.

Euskaraz bizi nahi dugula aldarrikatzeaz gain, euskaraz ere ondo pasa eta dibertitu daitekeela badakigu. Hori dela eta, Euskararen Festa antolatu dugu datorren ostegunean, hilak 5, Donostiako Kafe Antzokian (DOKA-n). Hauxe da datorren ostegunerako prestatu dugun egitaraua:

  • 19:00etan, EHUko liburutegia dagoen campusean bilduko gara, eta triki-poteoa egingo dugu Antiguoko kaleetan zehar DOKAra iritsi arte.
  • 21:00etan, Nonnahi talde tolosarrak erromeria eskainiko du 
  • 23:30etan, euskal karaokea jarriko dugu martxan
  • Karaokea amaitzean, euskal musika jarriko dugu kafe antzokian ixten den arte.

Sarrera 3 eurotakoa izango da, eta sarrerak momentuan kobratuko ditugu. Badakizue beraz, Euskararen Eguna modu martxosoan ospatu nahi baduzue, azal zaitezte Euskararen Festara!

Gurekin harremanetan jarri nahi izanez gero:

Image may be NSFW.
Clik here to view.

Viewing all articles
Browse latest Browse all 9015

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik