
"Mundial" hitza Hegoaldean zerbait itzela, izugarria, sekulakoa dela adierazteko erabiltzen dugu lagunarteko hizkeran. "Mundiala" ere bada Eusko Jaurlaritzako HPSk aukeratu duen leloa Euskararen egunerako. Leloa gustuko dut, kanpaina ez hainbeste. Kontua da ekimenarekin munduko mapan kokatu nahi dutela zenbat euskaldun dauden bertatik barreiatuta. Ederki, polita izan daiteke. Baina zer ardura digu zenbat euskaldun dauden Namibian, Uzbekistanen edo Letonian? Polita, baina ezdeusa! Itxurakeria eta eskaparatismo hutsa.
Iturria: eibar.org
via @txargain: Mundiala? http://t.co/dSX7t0iXXn Euskararen egunerako sortutako lelo horretaz lerro batzuk