Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9027

Gabonetako Loteriaren sari nagusiaren zati bat Arrasatera: 180 milioi euro inguru

$
0
0

62246 zenbakian egokitu da aurtengo Gabonetako Loteriaren sari nagusia. Hainbat tokitan saldu dituzte zenbaki horren dezimoak, tartean Arrasaten, San Andres auzoko Araba etorbideko 2. Administrazioan. Jabeak "oso pozik" hitz egin dio Goienari, Fagorren gertatutakoaren ostean auzoa ezkortasunean sartuta zegoela eta honek atzera ere baikortasunaren bidea urratzen lagunduko diola esanez. 62246 zenbakiaren 45 serie ekarri zituzten eta gehienak saldu dituzte; gutxi batzuk baino ez zituzten itzuli. Lau milioi euro banatuko ditu serieko, 400.000 euro dezimoko, ia 180 milioi euro.

Iturria: goiena.net

via @arrasategoiena: Gabonetako Loteriaren sari nagusiaren zati bat Arrasatera http://t.co/yGEMLTYqI3


Viewing all articles
Browse latest Browse all 9027

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik