
Andoni Ortuzar, EAJren EBBko lehendakariari elkarrizketa Berrian. "Agian nahi dugu independentzia, baina zer estatu eredu osatzeko? Oso inportantea da gero nola biziko garen. Ni, esate baterako, ez nintzateke eroso egongo Euskadi independente hori Ipar Korea bezalakoa izango balitz edo Venezuela bezalakoa izango balitz. Nik han ez dut egon nahi. Orduan, jakin nahi nuke gero zer estatu mota, zer gizarte mota osatuko den. Zer izango gara, hiru probintziako estatu bat? Zer gertatuko da Nafarroarekin? Eta Iparraldearekin? Oso erraza da esatea nik independentzia nahi dudala. Nik ere bai! Baina hori, momentu honetan, alferrik aritzea da."
Iturria: paperekoa.berria.info
via @berria: "Oraingo eztabaida ez da independentzia bai ala ez; gai sakonagoak landu behar ditugu" #ortuzar@eajpnv_euhttp://t.co/R1lJmeVkCQ