Nik ez dut uste herri-kazetaritzak inola zalantzan jartzen duenik kazetariaren beharra; kazetaritza birdefinitu bai, hori seguru. Kazetariak lehenago ez zuen informazio iturri berri bat dauka bere eskura: herri kazetaritza. Sute baten aurrean, manifestazio batean, futbol zelaian... dagoen erabiltzaileak berehala zabal dezake, sare sozialetan, ikusten duenaren berri, herri-kazetari bilakatuz.
Iturria: goiena.net
via @iarantzabal: @arkaitz Zubiagari egindako elkarrizketa interesgarria: herri-kazetaritza, kurazioa, NYT eredua... http://t.co/iTVJEHDowD