
Espainiako Auzitegi Gorenak arrazoia eman digu. Baimenak Net21-ri eta Radio Universidad de Navarrari eman zizkien irrati lizentzia esleipena baliogabetu egin du. Beraz, Nafarroako Auzitegi Nagusiaren epaia berretsi du; Nafarroako Gobernuaren eta Opus Deiren Radio Universidad de Navarrak horren aurka aurkezturiko helegiteak atzera bota ditu; Euskalerria Irratia lizentziarik gabe uzteko prozesua irregularra izan zela berretsi du. Net21 eta Radio Universidad de Navarra ez dira lizentzien jabe.
Iturria: euskalerriairratia.com
via @fm914: Euskalerria Irratia lizentziarik gabe uzteko prozesua bliogabetu du Auzitegi Gorenak http://t.co/DwVlEZD01k#ZuenBaimenarekin