Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9011

“Iraultza txikien lekukoak” atal berria sortu du Elhuyar aldizkariak

$
0
0

Elkarrizketa formatua izango du, eta elkarrizketatuen ustekabeko eta itxaropen zientifikoak izango dira mintzagaia.

 lekukoak atala

 

Urte berriarekin bat, atal berri bati hasiera emango dio Elhuyar aldizkariak. “Iraultza txikien lekukoak” du izena, eta, gertuko zein urruneko zientzialariak izango dira atalaren protagonistak. Zehazki, zientzialari horien ustekabekoak eta itxaropenak. Hain zuzen ere, lekukotza emateko eskatuko zaie, eta kontatzeko lanean hasi zirenetik zerk txunditu dituen gehien, eta baita ere zer aurkikuntzaren lekuko izan nahiko luketen lan egiteari utzi aurretik.

Elkarrizketa formatua izango du atalak, eta, galderak bi eta berak izango dira guztientzat: 1. Zerk harritu, asaldatu edo txunditu zaitu gehien, lanean hasi zinenetik?; eta,  2. Zer iraultzaren edo aurkikuntzaren lekuko izan nahiko zenuke, zure ibilbidean zehar?

Lehen lekukoa etxean bertan bilatu du Elhuyar aldizkariak: Txema Pitarke fisikaria, CIC nanoGUNE ikerketa-zentroko zuzendaria eta Elhuyarreko lehendakaria. Urtarrileko zenbakian jaso du Pitarkeren lekukotza, eta haren atzetik etorriko dira beste asko.

Aldizkariaren erredakzio-taldeak proposatu ditu  lehen lekukoak, baina, irakurleak ere gonbidatu ditu  jakin-mina pizten dieten zientzialarien izenak proposatzera lekuko izateko. Posta elektroniko bidez egin ditzakete proposamenak, edo sare sozialak erabiliaz. 


Viewing all articles
Browse latest Browse all 9011

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik