Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasleak eta ikasle ohiak izango dira protagonista aurtengo Komunikaldia jardunaldian. Izan ere, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Komunikazioa departamentuak antolatzen dituen ekitaldiak "Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasi dut. Eta orain zer?" gaia jorratuko dute bederatzigarren edizio honetan. Jardunaldia otsailaren 26an egingo da Arrasateko Garaia berrikuntza gunean.

Aditu eta Ikus-entzuneko Komunikazioko ikasle ohien esperientziak abiatuta, jardunaldiaren asmoa da zabaltzea Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasle eta parte hartzaileen artean etorkizuneko lan aukeren gaineko informazioa, eta bertatik bertara ezagutzea antzeko ikasketak egin dituzten gazteek abian jarritako ekintzailetasun eta lan-esperientziak.
Aurreko edizioetan bezala, oraingo jardunaldian ere sarrera doan izango da, baina, aldez aurretik izena eman beharko da telefonoz edo emailez: 943 71 41 57 edo harrera.huhezi@mondragon.edu
Komunikaldiak jardunaldian, jorratzen dira komunikazioarekin lotutako gaiak. Horrela, aurreko edizioetan landu diren gaiak izan dira, esaterako, ideia-laborategiak, bideo jokoak eta hezkuntza, egile eskubideak, telebista Interneten, gure zinema gaur, etorkizuneko komunikatzaileak. tokiko telebista digitala euskaraz eta komunikazio korporatiboa.
Aurtengo egitaraua lau zatitan banatuta dago: harrera, esperientzia profesionalak, MUko ikasle ohien esperientziak eta mahai-ingurua.
2014KO EGITARAUA
HASIERA
09:00. Aurkezpena eta ongietorria. Iosu Zabala MUko Errektorea.
09:15. Hitzaldia: Mikel Orobengoa: ekintzailetasunaren garrantziaz.
IKUS-ENTZUNEZKO KOMUNIKAZIOA IKASI DUT. ESPERIENTZIA PERTSONALAK
09:30. Amaia Elu. Hirudart 3D diseinu-estudioa eta Euskal Valley sareko partaide.
10:00. Rubén Mateo. Beniwood ekoiztetxea.
10:30. Atsedena
IKUS-ENTZUNEZKO KOMUNIKAZIOA IKASI DUT. MONDRAGON UNIBERTSITATEKO IKASLE OHIEN ESPERIENTZIA PERTSONALAK
11:00. Oihane Beñaran. Bolivian, Nazio Batuen Erakundean komunikazio teknikaria.
11:30. Ane Irazabal. Freelance kazetaria Ekialde Hurbilean.
12:00. Atsedena
ETA ORAIN ZER?
12:15. Hitzaldia: Aiala Fernandez: Digitalizazioaren eragina kultura-industrietan. Europako panorama zertan den.
13:00. Mahai-ingurua goizeko hizlariekin. Ikasketak amaitu eta lan munduan murgiltzearen artea. Moderatzailea: Odei Esnaola MUko Ikus-Entzunezko Komunikazioko ikaslea.