Ikus-entzunezkoen paisaia erabat aldatu da ordutik hona; orain, euskarazko telebista aukeratxo bat da beste ehunen artean. Horrexegatik komeni zaigu ditugun baliabideak –tartean, bikoizketa– hobeto erabiltzea. ETBko filmak tokiko telebistetara iristea, Zinema Euskaraz bideoklubetara, Filmografia Unibertsala bilduma izatea… Urtzi Urrutikoetxeak aipatzen zuen eredua –Europako beste zenbait herrialdetakoa: filmak-eta jatorrizkoan eta azpidatzita ikustea– motz geratuko litzaiguke guri; bikoiztutakoak ere behar ditugu: han bertako hizkuntza askoz egoera normalagoan bizi da, arnasgune gehiago ditu.
Iturria: 31eskutik.com
via @31eskutik: Ikus-entzunezko fikzioa euskaraz http://t.co/XgUWaA6PZ7