HILIK agertu da preso bat Espainiako kar-tzela batean. Elorrioko Arkaitz Bellon. Ziegan aurkitu omen dute hilotz. Hori dio Espainiako gobernuak. Eta horretarako gaitasunik izan ez arren, berehala erantsi nahi izan dute herio-tzaren kausa naturala izan dela, itxura batean. Estatu batek, bere burua Estatu demokratiko-tzat badauka, bere esku dauzkan herritarren ardura osoa dauka. Estatu bat, batez ere bere burua Zuzenbide estatutzat baldin badauka, preso dauzkan herritarren bizi-baldintza eta osasun-egoeraren erantzule zuzena da. Ez da posible preso bakar bat hilik agertzea bere ziegan. Ez da onargarria. Eskandalu bat da.
Iturria: noticiasdegipuzkoa.com
via @joxe_juan: Oso ona @maddaleniriarte-ren artikulua, Noticias tadeko egunkarietan, Arkaitz Bello presoaren heriotzaz "Erantzun".http://t.co/Yjr0mOICzb