Gaijartzailaren webgune berria, osaGAIz betea dator. Saio eta txapelketetako gaiak, egiturak, gomendioak, bertsonal trainer, eguneko gaia textuz eta irudiz, aholkugairitza, bloga... www.gaijartzailea.com.

2008an sareratu zen gaijartzailetzaren inguruko lehen web gunea eta geroztik, bere bidea egin duen arren, hilabeetetako arazo teknikoak tarteko, web gune berria sortu eta sarean da dagoeneko, www.gaijartzailea.com.
web gune berriak, aurreko web guneak bezala, saioen eta gaien gune betea dakar, gaiak bilatzeko datu base batekin batera. Bertso saio bat osatzeko interesgarriak izan daitezkeen gogoetak, iritziak eta gomendioz betea
dator. Ariketaz ariketako gogoetak, gaien ingurukoak eta saioa osatzen hasteko eman beharreko urratsen ingurukoak.
60 egituratik gora proposatzen dira, bertsolari eta gai kopurua kontutan hartuta.
Azkenik, blog bat ere badu web guneak, eta bertan, gaijartzailearen, plazaren eta entzun/ikusitako saioetako gaien inguruko iritziak bilduko dira.
Bertsonal trainerrek ere, orain arte bezela, etenik gabe jarraituko du bertsolarien entrenamendu zerbitzua eskaniz.
Azkenik, sare sozialetan, facebook eta twiterren, eguneroko gaiak proposatuko dira. Eta horrekin batera, eguneko irudiaren atala ere badu web guneak, argazki bidez proposatzen den gaia izango da atal honi dagokion funtzioa.
Ezkutuan dagoen lan ezkutuari argia ematea da web gunearen helburua.