
Barrutik. Hortik atera ohi zaie Imanol eta Joni Ubeda anaiei atzera begiratzea. Familiak bizitakoek bultzatu zituzten Non dira diskoan (2006) 36ko gerran sakontzera, eta senide baten hilketa izan da 77 diskoaren abiapuntua. Historia, orokorra eta partikularra, kantuaren mesedetan betiere. «Kantari batek bere garaiaren eta bere bizipenen kronika egiten du kantuekin, diskoekin». 77-n kronika hori oso lotua ageri da Franco hil ondoren Euskal Herrian piztutako itxaropenari, baina baita trantsizio hartan izan ziren baina zerrenda ofizialetan agertu ez diren biktimen oroimenari ere. Sebastian Goikoetxea Mariezkurrenari kasu. «Osaba Sebas 1977an hil zuten kontrol batean [Nikolas Mendizabal Zaharra-rekin batera], eta urtero ekartzen dugu gogora. Hil zuten tokian elkartzen gara urtero».
Iturria: paperekoa.berria.info
via @desplazatua: 77ko egarri, grina, indar, gosearen falta dugu, @bidertzean by @mikellizarraldehttp://t.co/S96umkc9aE@berria. Gaur @espaloia-n