Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9019

Aldibereko itzulpen mintzatua Skypen, Googleren auto gidaririk gabeak, eta abar

$
0
0

Iragarpen teknologiko handiak ikusten ari gara azken egunetan. Google bere auto gidarigabeak ekoizten hasi da, eta Microsoft-eko Skype bidezko aldibereko itzulpena iragarri du. Hona demoaren bideoa.

Microsoft-ek jakinarazi duenez, bakarrik hizkuntza pare jakin batzuetan funtzionatuko du honek. Alemana-Ingelesa da horietako bat, bistan da. Eta lehen bertsioetan Skype-ko Windows bertsioetan bakarrik estreinatuko da.

Googleri dagokionez, milaka kilometro egin dituzte gidaririk gabe jada bere ibilgailu esperimentalekin (eraldatutako Toyota Prius eta Lexus batzuk), baina orain, berak zuzenean fabrikatuko ditu 100 auto, hauek ere esperimentalak, salduko ez direnak, prototipo gisa erabiltzeko.



Era berean, Kaliforniako estatua prestatzen hasi da gida-baimenen sistema aldatzea, gidaririk gabeko autoen zirkulazioa posible egiteko.

Eta etorriko direnak... Reddit-en norbaitek argazki galeria hau kargatu du. Etorikizuneko zeinu publikoak, ingelesez, baina gaur egunean esistitzen ez diren zerbitzu eta kontuez ohartarazten dutenak.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 9019

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik