Joseba Permach, Rufi Etxeberria, Juan Kruz Aldasoro, Joseba Alvarez eta Karmelo Landari hiru urteko kartzela zigorra ezarri die Espainiako Auzitegi Nazionalak Herriko Tabernen auzian, "erakunde terroristarekin kolaboratzea edo parte hartzea" egotzita. Jon Gorrotxategiri, Floren Aoizi eta Antton Morcillori delitu berdinengatik urte eta erdiko zigorra ezarri diete, eta urtebete eta hiru hilekoa hauei: Bixente Enekotegi, José Luis Franco, Enrike Alaña, Maite Amezaga, Juan Ignacio Lizaso, Jon Martinez, Patxi Bengoa, Idoia Arbelaitz, Jaione Intxaurraga, Agustin Rodriguez, Izaskun Barbarias eta Ruben Andres.
Iturria: argia.com
via @argia: #HerrikoTabernak Beste hamabi arduradun ere zigortu ditu epaiak, urtebete eta hiru hilabetera http://t.co/goeL3hGnTr