Flipatuta nago honekin, Google+ Stories. Automatikoki sortutako storify edo diaporama bat da, mugikorreko datuekin osatua. Epealdi konkretu batetako zure bideo, argazki eta lokalizazioak hartu eta aurkezpen bat sortzen dizu AUTOMATIKOKI! Begira emaitza.

Nik ez dut ezer egin hor, mugikorrean argazkien backup-a Google+-en egiteko konfiguratuta daukat, hortik aurrera Googleren esku. Era berean, suposatzen dut kokapena gordetzeko baimena beharko duela. Nolabait jakin beharko du epe konkretu batean ateratako argazkiak oporraldi batekoak direla eta mapak marrazteko ere beharko du. Asteburuan ez nuen GPSrik aktibatu, eta Andorran ez dut roaming-ik izan, hortaz posizioa konektatu naizen wifi sareetatik edo atera behar izan du. Espainiako aldean sare mugikorretik aterako zuen.
Kokapenaren detekzioa aktibatua badaukazu, adi, Google Location History-n azalduko da zure ibilbide guztia, ikus Sustatun agertu zen artikulua.
Dena dela, story horiek publiko egin edo ez zure aukera da. Defektuz ez dira publiko, publiko egin dut hemen komentatzeko, eta publikotasun maila Googe Pluseko zirkulu konkretu baterako ere eman daiteke.
Noski, lagunekin mendira kirol osasuntsua egiteko erabiltzen baduzu merezi lezake. Las Vegasera bazoaz, mugikorrik gabe...