Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9012

Euskara ikasleentzako gunea zabaldu du Galdakaoko Udal Euskaltegiak

$
0
0

Euskara ikasten ari den edonorentzat dago eskuragarri gune berri hau eta 600 ariketa baino gehiago -tartean zenbait jolas eta sekuentzia didaktiko- dituzte ikasleek bertan egiteko. Moodle erabiliz eraikita dago, hiru zutabetara; erdiko aldean honakoa aurki dezakegu:

  • Ariketak, Hot Potatoes edo Webquestions erakoak dira -autozuzentzen direnak, alegia- aditza, deklinabidea, joskera, entzumena zein irakurmena lantzeko, mailaka:
    • A1
    • A2
    • 1 maila (B1)
    • 2 maila (B2)
    • 3 maila/EGA (C1)
  • A1 eta A2 mailetan hiztegi irudidun musikatuak ere jarri ditugu. Adibidez, hau.
  • Bakarka burutzeko sekuentzia didaktiko luzeagoak –hau, esaterako (sartzeko arazorik izanez gero, bisitari gisa sartu botoia sakatu)-, Exelearning-ekin edo Questionline-rekin egindakoak, eta jolasak/jokoak (urkatua, scramble…) ere eskuragarri dituzte ikasleek.

Gunearen ezker eta eskuin aldeetan bestelako aukerak jarri ditugu: asteroko bideoa, eguraldia, atsotitzak, gaurkohitza ren RSSa, esteka interesgarriak…

Orain arte baliabide hauek guztiok gure euskaltegian Autoikaskuntza bidez ikasten zutenen eskura baino ez zeuden; aurten, baina, edukiok euskaltegiko ikasle guztientzat zabaltzea erabaki dugu. Alabaina, gure ikasleentzat ezezik, Euskal Herrian zein munduan euskara ikasi nahi duen ororen eskura ere jartzea are hobeto egongo litzatekeela pentsatu dugu, beste batzuek, Euskaljakintza-k esaterako, lehenago zabaldu ziguten bidetik.

Erabaki horrekin batera lizentziari buruzkoa ere etorri da: ikasleen gune honetan dagoen material guztia CC-BY-SAlizentziapean jarri dugu; honek esan nahi du edonork kopiatu, aldatu eta partekatu dezakeela edozer, baldin eta baldintza horietan berberetan egiten badu. Sinestuta gaude hauxe dela bidea (izan ere, euskaltegietan trebeak izan gara betidanik elkarren materiala fotokopiatzen, ezta? ;-).

Beraz, euskara ikasle edo irakasle hori: Ongi etorri eta sartu barruraino, atea zabalik duzu-eta!

Josu Lezameta eta Lola Izagirre, Galdakaoko Udal Euskaltegiko irakasleak.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 9012

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik