Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9013

Española, munduko hizkuntzarik positiboena (Bilboko metroaren arabera)

$
0
0

Metroan ibiltzea tokatu zait igande honetan. Erdialdeko geltokietako panel elektronikoetan fijatu naiz, beste askotan bezala. Amu ederra dira ni bezalako teknopaton arreta erakartzeko. Sarritan erreparatzen diet: zentzugabekeria galantak izaten direlako gehienetan, eta euskarazko itzulpen automatikoak Marimaistra odolusteko modukoak direlako. Baina gaurkoa larregi izan da. Ahobete hortz utzi nau 'albisteak', begiak igurtzi egin behar izan ditut, ikusten ari nintzena ezin sinetsita. Gure erakunde publikoek sortutako garraio publiko batean, gure zergekin ordaindutako panel elektroniko sarean, zer eta ondoko mezu hau irakurri dugu igandean bertatik pasatu garen milaka erabiltzaileok: "El español, el idioma más positivo del mundo".

Iturria: uriola.info

via @joxe: Munduako hizkuntzarik positiboena http://t.co/KFthW8gUYv via @uriolainfo


Viewing all articles
Browse latest Browse all 9013

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik