Ahaztua nengoen. Duela hamasei hilabete pasa atal honekin hasi nintzenean Plazatik aukeratu nuen sailaren goiburu. Badaezpada. Sumatzen nuen astero zer esanik ez nuela izango. Helduleku bakarra neukan. Bizimoduari eutsi. Banekien ez nuela informazio eskasiarik izango. Beti batera eta bestera gabiltzanok ezaguera adi samar edukitzea aski izaten dugu, zeharka bada ere, okerreko edo zuzeneko ondorioren batzuk ateratzeko.
↧