Donostia Zinemaldiak 61. edizioko irudi ofizial izango diren kartelak hautatzeko sareko bigarren lehiaketa deitu du. Iazko arrakastaren ondoren, non 1.307 proposamen aurkeztu ziren, Zinemaldiak berriz ere ekimen ireki honen alde apustua egitea erabaki du sorkuntza eta partaidetza sustatzeko asmoarekin, eta baita jaialdiaren hedapena bultzatzeko helburuarekin ere.
↧