Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9012

Ordainketa txartel bat euskoekin pagatzeko

$
0
0

Pasa den azaroaren 20an, astezkenarekin, Euskoa kudeatzen duen elkarteak Ezohizko Biltzar Nagusia egin zuen. Bertan iragarria izan zen heldu den urtean euskoak ordainketa txartel bat prestatzen duela, euskotan izanen diren konduen irekitzearekin batera. Bide berri honek bi fase izanen ditu. Alde batetik, urtarrilan aldaguneen informatizatzea abiatuko da eta kide karta berria plantan ezarriko da. Bestalde, 2015eko ekainean, ordainketa txartela eta moneta numerikoa sortuko da. Euskoaren elkarteak, antolatutako lan taldeetan parte hartzeko deia luzatzen die laguntzaileei. Euskoa kudeatzen duen elkarteak adierazi duenez, 2015ean martxan jarriko diren dinamika berriak "profesionalen bai ta partikularren galde bati erantzuten dio". Plantan jarriko diren mekanismo berriei esker, euskal monetaren eguneroko erabilpena garatuko da, jakinez Euskoa Frantziako lehen tokiko moneta dela.

Iturria: kazeta.eus

via @kazetainfo: Ordainketa txartel bat martxan jarriko da euskoekin pagatzeko @EuskalMonetahttp://t.co/gUnuFqbTX6http://t.co/6TUf0nWFRA


Viewing all articles
Browse latest Browse all 9012

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik