Bete-beterik dator astea Gasteizko Oihanederren: Hala Bedi irrati tailerrak, Jolasa baino gehiago jardunaldiaren bigarren saioa, Letrategia, film oso laburrak eta Alea aurkezpen jaia. Hurrengo asterako ere bada plana, noski!

Gasteizko Hala Bedi Irratiak IZAN MEDIA irrati tailerrak antolatu ditu aurten ere bai. Laugarren urte honetan, irratitik irten eta Oihaneder Euskararen Etxean egingo dituzte.
Noiz? AZAROAk 24-27. Ordua: 18.00
Non? OIHANEDER EUSKARAREN ETXEAN
Egitaraua
- AZAROAk 24: ahozkotasuna
- AZAROAk 25: ‘esan eta izan’ (Hala Bediren aurkezpena eta 30. urteurreneko dokumentala)
- AZAROAk 26: estudioko mahaiaren erabilera eta mikrofono aurrean trebatzea
- AZAROAk 27k: audio edizioa eta podcast bat nola sortu
Horrez gain, Atarrabiako Karrikaluze, Arrasateko Txatxilipurdi, Getxoko Bizarra Lepoan eta Durangoko Berbaro elkarteek euskarazko aisialdia indartzeko martxan dituzten egitasmoak ezagutuko ditugu.
Aurreko guztiarekin batera, Gasteizen bertan, arlo horretan dauden behar izanak eta aukerak aztertzeko tartea izango dugu. http://wp.me/p5alf3-2R
Azaroaren 26an LETRATEGIA Patxi Zubizarretarekin: Idazle gazteentzako lantegi praktikoa da, idazteko zaletasuna duten DBH 4.mailako eta batxilergoko ikasleentzat oso baliagarria, zaletasun hori indartzea helburu duena. Parte hartzaileek folklorean eta literatura unibertsalean sakontzeko aukera izango dute, hitza marrazkiarekin —komikia— eta musikarekin —kantua— lotuz sortzen den mundu kreatiboan, elipsian, deskribapenetan, estilo kontuetan, irakurgai zerrendetan murgilduz.
Azaroaren 28an FILM OSO LABURRAK: mugikorra erabiliz gidoigile, zuzendari eta muntatzaile (ikus).
Azaroaren 29an ALEA Arabako astekariaren aurkezpen jaia.
Mintzodromoa, ALEAren 0 zenbakiaren banaketa eta gehiago hurrengo astean: http://gasteizkokafeantzokia.com/eu/agenda/