Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9039

Elhuyar aldizkariak webgunea berritu du

$
0
0

Elhuyar Zientzia eta Teknologia dibulgazio-aldizkariak aldizkaria.elhuyar.org webgunea berritu du. Zehazki, webgunearen orrialde nagusia eta itxura orokorra berritu ditu Elhuyar aldizkariak.

Alde batetik, orrialde nagusiaren edukia berrantolatu du, ikusgarritasunaren,  eskuragarritasunaren, eta gaurkotasunaren mesedetan.  

Bestetik,  “Zu idazle” atala sortu du, Elhuyar aldizkarian zientziaren dibulgazio-artikuluak argitaratu nahi dituztenentzat. “Zu idazle” atalean eskuragarriago jarri ditu ikertzaileen dibulgazio-artikuluak, eta Elhuyar aldizkarian artikuluak idazteko oinarriak

Azkenik, aldizkaria.elhuyar.org webgunearen diseinua ere berritu du, atseginagoa eta garbiagoa izan dadin.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 9039

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik