Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9082

Hegemonia eta heterodoxia bitxiak

$
0
0

Nik uste dut gaur oso ondo erretratatu duela Euskadi Irratiko entzule batek Jon Sarasuaren diskurtsoa, generoari dagokionean: duela bi asteko polemika hizpide, entzule horrek bidali duen mezuak eskertzen zion Sarasuari bere ekarpen nolabait disidentea, eta positiboki konparatzen zuen Maroto Gasteizko alkateak RGIaren inguruan eragin duen eztabaidarekin. Horrekin asko esanda geratzen da. Adiskide batek Twitterren ironikoki bota duen bezala, "heterodoxia Jon Sarasua bada, gora ortodoxia!".

Argi dago gehiago sakondu eta eztabaidatu behar dela, eta sare sozialak ez direla lekurik aproposena horretarako (eta artikulu izena merezi ez duen presazko purrustadatxo honek ez duela laguntzen batere horretan). Baina ez nator bat Sarasuaren ikuspegiarekin, zeinarentzat berak beste batzuetan "genero ideologia" bezala izendatu duena (gaurkoan saihestu du nomenklatura hori) hegemonikoa baita. Eta, bestalde, sexuen arteko "polaritatearen" inguruan etologiaren ekarpenak goraipatu ditu, diferentziaren diskurtsoa azpimarratuz.

Bi gai, niretzat, oso eztabaidagarri, batez ere hegemoniarena, ez dudana hain finkatua ikusten (izan ere, arlo askotan atzera goazela iruditzen zait, nesken eta mutilen arteko diferentziazio artifizialei dagokienean, Estitxu Eizagirreren artikulu honek berriki gogorarazten zigun bezala). Sexuaren inguruko azalpen biologisten gorakada, ordea (ez dut uste Jon Sarasuak aurkezten dituen bezain marginalak direnik...), nahiko arduragarria iruditzen zait.
 
Enfin... To be continued, ziurrenik.

Viewing all articles
Browse latest Browse all 9082

Trending Articles