
Aitor dut: Durangoko Azokarekin harreman anbibalentea daukat. Onartzen dut, alde batetik, gurea bezalako kultura txiki batentzat dakarren ahalegin titaniko eta sinesgaitza. Miresten dut ehunka bolondres eta militanteen lana, eta azken urteotan gune berri eta dinamikoak martxan jartzeko izan duen ekimena. Ulertzen ditut argitaletxeentzat, txikientzat eta ez horren txikientzat, dakartzan behin behineko onura ekonomikoak. (...) Baina, bestetik, gogaitu egiten nau gune nagusiaren erritmo taylorista-fordistak –tamaina ertaineko liburu denda patxadaz esploratzearen plazer burges txikiaz horren urrun–. Literatura eta musikarako –ezta, batzuetan, euskararako ere– interes berezirik erakusten ez duen jendetzaren joan-etorri aldi berean urduri eta axolagabeek.
Iturria: ibanzaldua.wordpress.com
via @IbanZ: "Durangoko azokara (ez) joateko motiboak (iragarpen bat baino, iragarki bat)", Oharrak & Hondarrak blogean https://t.co/zivaCo4s6i