Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9044

Agurtu urtea... KORRIKA!

$
0
0

Aukera ugari daude urtea agurtzeko, baina gehien hedatzen ari dena korrika eginez egitea da! www.lasterketak.eus -en urtero bezala Euskal Herrian ospatzen diren Gabon edo/eta San Silvestre lasterketak bildu ditugu.


70 lasterketatik gertu bildu ditugu baina zerrenda hau ez dago itxita, lasterketa berriak sartzen ari garelako oraindik.

Mota eta kolore guztietakoak daude: Konpetitiboak, herrikoiak, mistoak, duatloi motakoak, mendikoak, mozorrotuta egitekoak, ....

Begiratu gure EGUTEGIAN, aukeratu zurea eta ondo pasa korrika urtearen azken egun honetan!

lasterketak.eus taldearen partetik.....

2015 URTE BERRI ON !!

Hurrengo urtean hobeto eta arinago!

lasterketak.eus


Viewing all articles
Browse latest Browse all 9044

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik