
Ixiar Rozas (Lasarte-Oria, 1972) 'Beltzuria' liburuarekin itzuli da liburugintzara, 8 urteko eten publikoaren ostean. Berria egunkariko elkarrizketan, gazteez eta teknologiaz ere jardun du: "Kezkagarria egiten zait, adibidez, gazte askok gero eta gutxiago erabiltzea hitza, teknologia berriekin dagoen adikzioa, whatsapp-ak bidaltzeagatik edo FB orrialdeak izateagatik milaka lagun dituzula pentsatzea... Harreman horiek hitzetik eta idazketatik igarotzen dira, baina oso idazkera konpultsiboa da. Hori esperientziaren pobreziaren adibidea litzateke. Walter Benjaminek aipatzen zuen I. Mundu Gerran soldaduak mutu itzultzen zirela etxera."
Iturria: berria.eus
via @aneharrieta: (II) hori izatea egungo gazte askok duen askatasun aukera bakarretakoa. http://t.co/Eq3mIYLhlW