
Ludger Mees-ek koordinatutako liburu bati (La política como pasión: el lehendakari José Antonio Aguirre (1904-1960), Madrid: Tecnos, 2014) kritika zorrotza Pruden Gartziak. "Zergatik behin eta berriro kondenatzen dira (uste dut hori dela hitz zehatza, kondenatu) Agirreren abagadune zehatz bateko asmo independentistak, edota Iruxorenak (oso antzekoak orokorrean), edota Monzonenak (ez erradikalagoak, bai iraunkorragoak)? Zergatik azpimarratzen da behin eta berriro Indalecio Prietorekiko konexio erabat ezinbestekoa (bai, hori ere da hitz egokia, ezinbestekoa)? Zergatik behin eta berriro autonomismoaren gorazarrea? Zergatik azpimarratzen da, barka hitza erabiltzea, baina uste dut hau ere beharrezkoa dela, zergatik errepikatzen da ad nauseam, posibilisimoa, moderazioa, elkarrizketa, integrazioa…"
Iturria: unibertsitatea.net
via @Ingumakeriak: Agirre lehendakaria: mitoa deseraikitzen ala errelatoa eraikitzen?" @errekaldeberri ren ekarpena #KZJaia3 rako http://t.co/qSIFeigwuG