Berriz ere Korrikak goizaldeko ordu txikietan zeharkatuko du Aiaraldea, eta euskahaldunek -Yogurinhak bezala- bi aukera dituzte, logureari eutsi eta gaupasa egitea edo goizean goiz jaikitzea. Eta zuk, zer egingo duzu? Ikusi nola moldatu den Yogurinha…

Adi beraz, 24tik 25erako gauean, Okondotik sartuko da Korrika Aiaraldera 2:16etan, eta ordutegia betez gero, Ziorragatik irtengo da bihar goizeko 8:00etan.