
1986an sortu zen Elhuyar aldizkaria, zientzia eta teknologia euskaraz gizarteratzea helburu. Bi hilez behin argitaratu zen 1989ra arte, eta harrez gero, hilero. Hogeita hamar urteko ibilbidea du proiektuak; izan ere, zientziaren komunikazioaren arloko Elhuyarren lehen produktua izan zen. Gaur egun, paperean ez ezik, aldizkaria.elhuyar.org proiektu digitalaren bidez hedatzen du kultura zientifikoa.
Iturria: aldizkaria.elhuyar.org
via @elhuyaraldizk: Ez dugu albiste onik gaur: hemendik aurrera hiru hilez behin argitaratuko dugu papereko edizioa, ez hilero http://t.co/HMLBxDFrDh