
Filosofiako azterketarekin hasi dute gaur Zuberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko terminaleko ikasleek baxoa azterketa. Irakasle, guraso eta ikasleek euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatu dute. Historia-geografia eta matematikako azterketak soilik egin ditzakete euskaraz baxoan Ipar Euskal Herriko ikasle euskaldunek. Bertze azterketa guziak, frantsesez. Eta hori salatzeko elkarretaratzea egin dute gaur Baionako Rene Cassin lizeoaren aitzinean, Ikasketak euskaraz, baxoa ere euskaraz lelopean.
Iturria: iparraldekohitza.info
via @mtxoperena: Baxoa euskaraz egin ezina salatu dute gaur @BaxoaEuskaraz-eko kideek Cassin lizeoaren aitzinean @berria@IEHkohitzahttp://t.co/XmX3JcAUwC