
Maialen Lujanbio bertsolari ezagunak (Hernani, Gipuzkoa, 1976) ireki zuen asteazkenez, Donostiako Miramar jauregian, Euskal Herriko Unibertsitatearen Udako Ikastaroen denboraldia, izen bitxiko hitzaldi honekin: Arial 12, lerroartea 1,5, marjinak 2,5 zm. Hona pasarte bat: "Gauza garrantzitsuak erdaretan gertatzen dira, edo erdaretan gertatzen direnak jotzen dira garrantzitsutzat. Gauza garrantzitsuek dirua ematen dute, edo dirua ematen dutenak jotzen dira garrantzitsutzat. Gauza garrantzitsuak gizonezkoen esku daude, edo gizonezkoen esku daudenak jotzen dira garrantzitsutzat".
Iturria: berria.eus
via @AizpeaOM: 'Besteak ez du bata kentzen' ahanzturaren/hausturaren norabideaz. Bikain Maialen Lujanbio @UPVeranoEHUdanhttp://t.co/HTdhd0aNso@berria