Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9018

San Joan bezperako mozorroak www.kolorekolore.com-en

$
0
0

San Joan bezpera oso gustoko deten festa da. Txikitatik suaren misterioa, bere berotasuna eta aldi berean bero horren biolentzia eta zaratak, inguruko algarak, urduritasuna…

Joan den urtean sua eta su inguruan dantzan fitxak prestatu genituen eta aurten mozorroak izan dira fitxa berrien gai nagusia.

Zugarramurdi gogoan izanda aurten suaren inguruan akelarrea antzeztea gura izan dugu.

Azken eguneko lanak “sua” mozorroa eta “akerbeltz” mozorroa prestatzen pasa ditugu. Eskulanak ere egin ditugu eta geure mozorroak prest daude!

Hemen dituzue argazkian, gomatxoa erostea falta zaigu sua eta akerraren mozorroak bukatzeko eta sorgin maskara bat margotzeko dugu.

Mozorroak, beti bezala, koloretan edo koloreztatzeko dituzue eskuragarri eta dohan gure web orrian.

Hemen dituzue estekak: Sorgina koloretan, sorgina koloreztatzeko,akerbeltz koloretan, akerbetz koloreztatzeko, sua koloretan eta sua koloreztatzeko

Gure mozorroak erabiltzen badituzue San Joan bezperan bidali argazki edo mezuren bat mese!  ;)


Viewing all articles
Browse latest Browse all 9018

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik